14. Çuen inguruan diren edocein jendaquiren jainco atzeen ondotic ibilico etzarete,
15. Ecen Jainco bekaizcorra da, çure erdian den Jainco Jauna, beldurrez-eta çure contra suta dadien Jaunaren hasarrea, eta ken çaitzan lurraren gainetic.
16. Ez duçu frogapenetan eçarrico çure Jainco Jauna Froga-lekun eguin içan duçun beçala.
17. Beguira çatzu çure Jainco Jaunaren manamenduac, lekucotasun eta ceremonia meçutu darozquitzunac;
19. Çure etsai guciac çure aitzinean xahutuco dituela, erran içan duen beçala.
20. Eta gueroan çure semeac galde eguinen darotzunean, dioelaric: Cer erran nahi dute lekucotasun horiec, ceremonia eta erabaqui gure Jainco Jaunac meçutu darozquigunec?
21. Erranen dioçu: Faraonen gathibu guinen Eguipton, eta Jaunac escu hazcarrean eraiqui gaitu Eguiptotic;
22. Ikuscari eta sendagaila handiac eta gogorrenac Eguipton eguin içan ditu gure beguien aitzinean Faraonen eta haren etche guciaren contra,