24. Aserri, berriz, erran cioen: Aser bere semeetan benedicatua, bere anaien gogaraco içan bedi, eta bere oina olioan busti beça.
25. Burdinaz eta cobrez içanen du oinecoa. Çure gaztetasuneco egunac iduri içanen dira çure çaharcecoac ere.
26. Ez da Jaincoric guciz çucenaren Jaincoa beçalacoric, ceru gainera igaiten dena da, çure lagunçailea. Haren indarraren handiz derabilça hedoiac.
27. Haren egoitza gainean da eta haren beso bethidanicoa beherean: çure aitzinetic iraicico du etsaia, eta erranen dio: Herrauts eguin hadi.