1. Ceruac, ençun çaçue cer diodan: lurra, adi çac ene ahoco hitza.
2. Ene iracascunça gogor bedi uria hormatzen den beçala, ene hitzac eror beitez ihinça beçala, uria belharraren gainera beçala, uri-xortac sorropilaren gainera beçala.
3. Ecen deithuco dut Jaunaren icena: handiets çaçue gure Jaincoa.
4. Jaincoaren eguinçac osoac dira eta haren bide guciac çucenac: Jaincoa hitzecoa da, itzalgabea, çucena, çorrotza.
5. Damu eguin diote, etziren haren seme beren liçunquerietan: iraulgui çabarra eta galdua.
6. Hori da hire eçagutza Jaunari, populu çoro, erhoa? Jauna ez othe da hire aita, escuan haucana, eguin eta ezdeusetaric atheratu hauena?
7. Orhoit hadi beihalaco egunez, gogora ekarzquic guiçaldi guciac: galdeca abia haquio hire aitari, eta jaquinsun eguinen hau; galda çac hire arbasoei eta arguituren haute.
8. Jaun guciz gorenac jendaiac bereztean, Adamen semeac cein bere alde igorcean, populuen mugarriac xedatu cituen Israelen semeen nombrearen arabera.
9. Bainan Jaunaren çathia içan cen haren populua: Jacob içan cen haren primançaco lokarria.
10. Jaunac kausitu çuen leku basa batean, leku icigarri eta mortu çabalean; asco ingurutan lagundu çuen eta arguitu çuen; eta bere beguico ninica beçala çaindu çuen.