1. Goan cen beraz Moise, eta solas horiec oro erran ciozcan Israel guciari,
2. Eta erran cioen: Egun baditut ehun eta hogoi urthe; ez naiteque guehiago ez ilki, ez sar, bereciqui Jaunac erran darotanaz gueroz: Jordaneco ur hori iraganen ez duçu.
3. Çure Jainco Jauna iraganen da beraz çure aitzinean; berac çure beguien aitzinean xahutuco ditu jendaqui horiec, eta çuretuco ditutzu; eta Josue hau goanen da çure buruan, Jaunac erran duen beçala.
4. Jaunac horiei eguinen diote, Sehon eta Og Amorhearren erreguei eta hequien lurrari eguin içan diotena, eta xahutuco ditu.
5. Beraz horiec escuetaratuco darozquitzuetenean, halaber eguinen dioçuete nola nic manatu baitarotzuet.