Duteronoma 25:11-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Bi guiçonec elkarren artean makur bat içaten badute, eta bat berceari liscarcen abiatzen baçaio, eta bercearen emazteac bere senharra atheratu nahiz hazcarragoaren aztaparretaric, eta escua ematen badu, eta ahalquesun diren lekuetaric lotzen bada,

12. Moztuco dioçu escua, eta etzare haren urricariz hautsico.

13. Ez dituçu xacaxtan phisu desbardinac içanen, bata handiagoa eta bercea ttipiagoa;

14. Eta çure etchean ez dira içanen bi gaitzeru, handiagoa eta ttipiagoa.

15. Phisu bat içanen duçu çucena eta eguiazcoa, eta gaitzeru bat bardina eta eguiazcoa, lucez bici çaitecençat çure Jainco Jaunac emanen darotzun lurrean.

16. Ecen çure Jainco Jaunac gaitzets du holacoric eguinen duena, eta gaitzirizcotan daduca çucembide ez den gucia.

17. Orhoit çaite Amalequec cer eguin çarotzun bidean, Eguiptotic ilkitzen cinelaric,

Duteronoma 25