Duteronoma 21:7-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta erranen dute: Ez dute gure escuec ixuri odol hau, eta gure beguiec ez dute ikusi.

8. Beguitharte eguioçu, Jauna, Israelgo çure populu berrerosi duçunari, eta ez beçaçu haren gain eman Israelgo çure populuaren erdian ixuria içan den odol hobengabea. Eta hequien gainetic kendua içanen da odolaren hobena.

9. Eta çu, eguin duqueçunean Jaunac manatua, garbi içanen çare ixuria içatu den odol hobengabetic.

10. Atheratu baçare çure etsaien contra gudura, eta çure Jainco Jaunac escuratu badarozquitzu, eta presonierac eramatean,

11. Hequien artean ikusi baduçu emaztequi eder bat, eta maithatzen baduçu eta emaztetzat nahi,

12. Sarraracico duçu çure etcherat: moztuco ditu bere ileac eta behatzac;

13. Eta utzico du soinecoa ceinarequin atzemana içan baita, eta çure etchean jarriric, hilabethe batez deithoratuco ditu bere ait-amac, eta guero hurbilduco çatzaio, harequin lo eguinen duçu eta çure emazte içanen da:

14. Bainan guerorat ez bada çure gogaraco, libro igorrico duçu, dirutan ecin salduco duçu, ez-eta çure gaihenciaz çaphatuco, ahalquea eman dioçulacotz.

15. Guiçon batec balin baditu bi emazte, bata maite eta bercea higüin dituenac, eta biec haren ganic içan badituzte haurrac, eta higüinaren semea balin bada lehenic sorthua;

16. Eta aitac bere semeen artean nahi balu bere ontasuna çathitu, maite duen emaztearen semea ecin eguinen du premu, ez-eta eçarrico ahal higüinaren semearen aitzinean;

17. Bainan premutzat eçagutuco du higüinaren semea, eta oro bikunean emanen diozca dituen içatetaric, ecen hura da haurretaric lehembicicoa eta hari çaio çor premutasuna.

18. Guiçon batec balin badu seme bat bihurria eta oçarra, bere ait-amen manua aditzen ez duena, eta erançuna içan ondoan, nardatzen baita hequiei beguiratzeaz,

Duteronoma 21