15. Guiçon batec balin baditu bi emazte, bata maite eta bercea higüin dituenac, eta biec haren ganic içan badituzte haurrac, eta higüinaren semea balin bada lehenic sorthua;
16. Eta aitac bere semeen artean nahi balu bere ontasuna çathitu, maite duen emaztearen semea ecin eguinen du premu, ez-eta eçarrico ahal higüinaren semearen aitzinean;
17. Bainan premutzat eçagutuco du higüinaren semea, eta oro bikunean emanen diozca dituen içatetaric, ecen hura da haurretaric lehembicicoa eta hari çaio çor premutasuna.
18. Guiçon batec balin badu seme bat bihurria eta oçarra, bere ait-amen manua aditzen ez duena, eta erançuna içan ondoan, nardatzen baita hequiei beguiratzeaz,