14. Jendaqui horiec, ceinen lurra goçatuco baituçu, celatariac eta asmatzaileac ençuten dituzte: çu ordean bercela irakatsia içatu çare çure Jainco Jaunaz.
15. Çure Jainco Jaunac, çure jendaquitic eta çure anaietaric ni beçala eraiquico darotzu profeta bat: hura ençunen duçu,
16. Çure Jainco Jaunari Horeben galdatu cinaroen beçala, baldarna bildua içan cenean, eta erran cinduenean: Ez beçat guehiago adi Jainco Jaunaren minçoa, eta ez beçat guehiago ikus su ikaragarri hori, hil ez nadiençat.
17. Eta Jaunac erran çarotan niri: Oro onsa erranac dira.
18. Çu beçalaco profeta bat eraiquico diotet beren anaien artetic: eta ene hitzac eçarrico ditut haren ahoan, eta nic hari manatuco diozcadan guciac erranen diozcate.
19. Ceinac ere ençun nahico ez baititu ene icenean erranen dituenac, ni atheratuco natzaio asperçaile.