2. Ceren çaquizquioen çure Jainco Jaunari populu bat saindua, eta lurraren gainean diren jendaia gucien artetic hautatu çaituen içan çaitzan populu bere-bere bat.
3. Lohi diren gaucetaric janen ez duçue.
4. Hauquiec dira jan behar ditutzuen abereac, idia, ardia eta ahunça,
5. Orena, eta orkatza, bafidia, orenahunça, basahunça, oriça, jirafa.
6. Janen duçue edocein abere hatza bi aldetara urratua duena, eta ausnarrean haritzen dena.
7. Bainan ausnarreçaletaric, behatza urratua ez dutenetaric ez duçue jan behar, hala-nola camelutic, erbitic, sagarroitic: hauquiec ceren ausnarrean haritzen diren eta behatza urratua ez duten, lohi içanen çaizquitzuete.
8. Urdea ere, ceren behatza urratua duen eta ausnarreçale ez den, lohi içanen da; horien haraguiric ez duçue janen, eta hiliquiac uquituren ez dituçue.