15. Baicic-eta jan nahi baduçu eta laket baçarotzu haraguizco janharia, hil çaçu eta jan çure Jainco Jaunac çure hirietan eman darotzun benedicionearen arabera; aberea içan dedien lohia, hori da, narriotua eta erkitua; edo xahua, erran nahi da osasunecoa eta narriogabea, escaincea cilhegui dena, ahunça eta orena beçala, jan çaçu;
16. Bakarric ez jan odola, ceina ura beçala lurrerat ixurico baituçu.
17. Çure hirietan ecin janen ahal ditutzu çure ogui, arno eta olioaren hamarrena, idietaco eta arthaldeetaco lehen-sorthuac, botu eguinicaco guciac eta çure oldetara escaini nahico ditutzunac, eta çure laneticaco fruituen picainac:
18. Bainan çure Jainco Jaunaren aitzinean janen ditutzu, çuc, çure seme-alabec, muthil-nescatoec, eta çure hiritan dagoen lebitarrac, çure Jainco Jaunac bereci duqueen toquian: eta çure Jainco Jaunaren aitzinean boztuco eta onthurunçatuco çare, escua hedatuco diotzuten guciequin.
19. Berautzu lurraren gainean çaudeno lebitarra bazterrerat uztetic.
20. Çure Jainco Jaunac çabaldu dituqueenean çure mugac, aguindu içan darotzun beçala, eta jan nahico ditutzunean çure barnea tirriatzen den haraguietaric;
21. Bainan çuen Jainco Jaunac hautatu duqueen lekua, haren icena han içan dadien, urrun balitz, dituçun idietaric eta arthaldeetaric hilen duçu nic manatu beçala, eta janen duçu çure hirietan, atseguin duçun beçala.
22. Hartaric janen duçu, ahunzquia eta orenquia jaten den beçala: eta lohiac eta xahuac batean janen dute.
23. Huntaric bakarric beguira çaite, odola jan ez deçaçun, ecen hequien odola da hequien bicia: eta horren gatic ez duçu bicia jan behar haraguiequin:
24. Bainan lurrerat ixurico duçu ura beçala,
25. Onsa hel çaitecençat çu eta çure semeac çure ondotic, eguin duqueçunean Jaunaren beguietan gogaragarri dena.
26. Bainan sainduetsi eta Jaunari botuz bereci dioçuna, hartuco duçu, eta ethorrico çare Jaunac hautatu lekura,
27. Eta çure escainçac, haraguia eta odola, çure Jainco Jaunaren aldarearen gainean escainico ditutzu; odola aldare inguruan ixurico duçu, eta cerorrec janen ditutzu haraguiac.
28. Beguira eta adi çatzu nic çuri manatzen darozquitzutan guciac, ongui guertha daquiçun çuri eta çure semeei çure ondotic bethi gucian, eguin duqueçunean on eta gogaragarri dena çure Jainco Jaunaren aitzinean.
29. Çure Jainco Jaunac çure beguien aitzinean xahutu dituqueenean jendaiac ceinetara sarthuco baitzare nausitzeco, eta nausitu çaretequeenean, eta hequien lurretan içanen duçunean çure egoitza;
30. Berautzu hequiec beçala eguin, çure sarcean xahutuac içan diren ondoan, eta galda hequien ceremoniez, dioçularic: Jendaqui horiec adoratu dituzten beçala beren jaincoac, hala eguinen dut nic ere.
31. Ez dioçu orobat eguinen çure Jainco Jaunari. Ecen icigarriqueria guciac Jaunac gaitzesten dituenac eguin içan dituzte beren jaincoei, escainiz semeac eta alabac, eta suan errez.