Danielen Profecia 9:22-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Eta irakatsi ninduen, eta minçatu citzaitan, eta erran çarotan: Daniel, orai ilki naiz çuri irakasteco, eta adigarria deçaçun ardiets.

23. Çure othoitzen hastetic ilki da manua; ni berriz, çure arguitzera heldu naiz, lehietaco guiçona çarelacoz; çaude beraz solasari erne, eta adi çaçu ikuspena.

24. Hirur hogoi eta hamar asteac laburtuac dire çure herritarren eta hiri sainduaren gainean, gal dadiençat legue-hauspena, akaba bekatua, eta ecezta tzarqueria; ethor dadien çucentasun bethierecoa, bethe ditecen ikuspen eta profeciac, eta sainduren saindua içan dadien gançutua.

25. Jaquiçu beraz eta ohartemaçu: Jerusalemeren berritzeco manua ilki denetic, Cristo buruçaguiraino içanen dire çazpi aste eta hirur hogoi eta bi aste; eta demboretaco hesturen erdian berrituac içanen dire plaça eta harrasiac.

26. Eta hirur hogoi eta bi asteren buruan, hilen dute Cristo; eta hura ukatu behar duen populua, ez da guehiago haren populua içanen. Eta populu batec, ethorcecoa den buruçagui batequin, urraturen ditu hiria eta sainduteguia; eta xahupena içanen eta guerla akabatu ondoan içanen da erabaquia den desmasia.

27. Aste batez Cristoc ascorequin gogorturen du bere batasuna; eta astearen erdian galduren dire bitimac eta sacrificioa; eta desmasiaren hatsgarriqueria içanen da temploan; eta akipeneraino eta akabançaraino iraunen du desmasiac.

Danielen Profecia 9