Danielen Profecia 8:16-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta aditu nuen Ulai erditic guiçon minço bat, eta oihu eguin çuen eta erran: Gabriel, ardietsaraz dioçoçu ikuspen hau.

17. Eta ethorri cen, eta ni nincen toquiaren ondoan jarri cen; eta ethorri cenean, ahuspez erori nincen ikaran; eta erran çarotan: Adi çaçu, guiçasemea, ceren ephearen buruan betheco baita ikuspen hau.

18. Eta niri minço celaric, erori nincen ahuspez lurrera; eta uquitu ninduen eta xutic eçarri ene oinen gainean.

19. Eta erran çarotan: Nic erakutsiren darozquitzut madaricionearen buruan guerthatzecoac direnac; ecen epheac badu bere akabança.

20. Adarrac cituela ikusi duçun aharia, Mediarren eta Persiarren erregue da.

21. Akerra berriz, Greciarren erregue da; eta haren beguien artean cen adar handia, lehembicico erreguea da.

22. Aldiz, adar hura hautsi den ondoan, haren orde ilki dire lau; lau erregue ilkico dire haren jendaquitic, bainan ez haren indarrarequin.

Danielen Profecia 8