11. Eta armadaco buruçaguiraino alchatu cen eta kendu çaroen bere egundainoco sacrificioa eta eragotzi bere sainduespeneco toquia.
12. Berriz, indarra emana çaio bethico sacrificioaren contra bekatuen ariaz, eta eguia lurrerat arthiquia içanen da. Eguinen du nahi duena eta ongui atheratuco çaio.
13. Eta aditu nuen minçatzen sainduetaric bat; eta saindu batec erran çaroen berce minço cen bati, ez daquit ceini: Noiz arteo egonen dire hola ikuspen hau, bethico sacrificioa eta eguin den inconiamenduaren bekatua? noiz arteo oin-petan erabilico dire sainduteguia eta Jaincoaren armada?
14. Eta ihardetsi çaroen: Arratseraino eta goiceraino, bi mila eta hirur ehun egunez, eta guero sainduteguia içanen da garbitua.
15. Nic berriz, Danielec ikusten nuelaric ikuspen hori, eta bilhatzen nincelaric cer erran nahi çuen, hara guiçon itchura bat beçala jarri cela xutic ene aitzinean.