17. Lau basabere handi horiec dire lau erresuma, lurraren gainean alchatuco direnac.
18. Bainan Jainco guciz goraren sainduec hartuco dute nausitasuna; eta menderaino eta mendeetaco menderaino ardietsiren dute erreguetasuna.
19. Guero nahi içan nuen ardurarequin arguitu laugarren basabereaz, ceina baitien arras berceac-ez-beçalacoa eta guciz lazgarria; burdinazco horçac eta aztaparrac cituen; jaten eta phorroscatzen eta ondarrac çangoen azpian osticatzen cituen.
20. Eta nahi içan nuen arguitu buruan cituen hamar adarrez, eta sorthu citzaion berceaz, ceinaren aitzinean erori baitziren hirur adar; eta beguiac eta aho gauça handi errailea cituen adar hartaz, ceina berceac baino handiagoa baitzen.