8. Orduan erregueren çuhur sarthuac ciren guciec ecin iracurtu çuten iscribua, eta erregueri ecin eman cioten arguitasunic.
9. Horrec guehiago nahasi çuen Baltasar erreguea, eta aldatu citzaioen beguithartea, eta harequilaco handiac ere nahasten hari ciren.
10. Erreguina berriz, erregueri eta harequilaco handiei guerthatu citzaiotenaren ariaz, sarthu cen barazcarico salhara, eta erran çuen: Erregue, bici çaite bethi; çure gogoetac ez beitez nahas, eta çure beguithartea ez bedi deseguin.
11. Çure erresuman bada guiçon bat, jainco sainduen izpiritua berequin duena; eta çure aitaren egunetan, jaquitatea eta çuhurcia aurkitu dire haren baithan; ecen Nabucodonosor erregueac, çure aitac, eçarri ere çuen magoen, xarmatzaileen, Caldearren eta usnaguinen buruçagui; çure aitac, diot, oi erregue;
12. Ceren izpiritu hedatuagoa, gurbiltasuna, adigarria, ametsen arguitzeco ancea, segretuen aguercecoa, gauça coropilatuen çabalcecoa atzeman baitziren haren baithan, erran nahi da Danielen baithan, ceinari erreguec eman baitzaroen Baltasarren icena. Hargatic orai Daniel deithua içan bedi, eta harec emanen du arguitasuna.
13. Beraz erregueren aitzinera sarraraci çuten Daniel. Erreguec erran cioen lehenic: Çu çare Daniel Judaco ume gathibuetaricacoa, ene aita erreguec Judeatic hunat ekarria?
14. Çutaz aditua naiz, jaincoen izpiritua baduçula; eta jaquitatea, aditza eta çuhurcia çutan berceetan baino hedatuagoac aurkitu direla.
15. Eta orai ene aitzinera sarraraci dituzte mago jaquinsunac, iscribu horren iracurcera eta horren arguitasunaren ematera niri; eta hitz horien garbitasunic ecin atheratu dute.
16. Bainan çutaz aditu dut gauça itsuac argui eta coropilatuenac çabal detzazquetzula; baldin beraz gai baçare iscribu horren iracurceco eta horren garbitasunaren niri emateco, purpuraz jauncico çare, eta urhezco gathe bat içanen duçu lephoan, eta ene erresuman hirugarren aitzindari içanen çare.
17. Solas horiei ihardestean, Danielec erran çuen erregueren aitzinean: Çure emaitzac çuretzat, eta berce bati emotzu çure etcheco onac; gucia gatic iracurtuco darotzut iscribu hori, erregue, eta erakutsico darotzut cer erran nahi duen.
18. Oi erregue, Jainco guciz gorac çure aita Nabucodonosorri eman ciozcan erreguetasuna, handitasuna, ospea eta ohorea;