Danielen Profecia 4:24-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Aria hortaz, erregue, çure gogaraco içan bedi ene errana: amoinez berreros çatzu çure bekatuac, eta beharren alderaco urricalpenez çure gaizquiac; Jaincoac beharbada barkaturen darozquitzu çure hobenac.

25. Horiec oro guerthatu citzaizcon Nabucodonosor erregueari.

26. Hamabi hilabetheren buruan, pasaieta çabilan Babilonaco jaureguian,

27. Eta erraten abiatu cen: Ez othe da hau Babilona handia, nic eguin dudana ene erresumaco jar-lekutzat, ene ahalaren indarrean eta ene ospearen distiragarri?

28. Eta hitza oraino erregueren ahoan celaric, minço bat jautsi cen cerutic: Nabucodonosor erreguea, hau çaic erraten: Hire erresuma berce baten burura iraganen duc hire ganic.

29. Eta guiçonen artetic iraiciren haute, eta aciendequin eta basabereequin içanen duc hire egoitza, eta idiac beçala janen duc belharra; eta çazpi ephe aldaturen dituc hire gainean, eçagut deçacan arteo, Guciz-Gora dela guiçonen erresuman nausi, eta berac nahi duenari emanen dioela hura.

30. Oren berean hitza bethe cen Nabucodonosorren gainean; eta guiçonen artetic iraicia içan cen, eta belharra jan çuen idiac beçala, eta ceruco ihinça çarioen haren gorphutzari, luçatu citzaizquioen arteo ileac arrano-hegatsac beçala eta behatzac hegastinenac iduri.

31. Egunac iragan ciren ondoan beraz, nic Nabucodonosorrec goititu nituen beguiac cerura, eta bihurtua içan citzaitan adimendua: eta benedicatu nuen Guciz-Gora, eta laudatu eta ospatu nuen bethi eta bethi bici dena, ceren bethirainoco baita haren ahala eta guiçamendeetaric guiçamendeetara hedatzen baita haren erreguetasuna.

Danielen Profecia 4