20. Guero erreguec ikusi duena, beguirale bat, saindu bat jausten cerutic eta erraten: Ebac eta urra çaçue çuhaitza; gucia gatic lurrean utzaçue horren erroco çaina; burdinaz eta cobrez içan bedi amarratua campoco belharretan, eta ceruco ihinçaz içan bedi bustia, eta basabereequin alha bedi, çazpi ephe horren gainean aida ditecen arteo;
21. Hau da Guciz-Gorac ene erregue jaunaren gainera arthiqui erabaquiaren garbitasuna:
22. Guiçonen artetic iraiciren çaituzte, eta aciendequin eta basabereequin içanen da çure egoitza, eta idiac beçala janen duçu belharra, eta ceruco ihinçaz bustico çare; çazpi ephe halaber aldatuco dire çure gainean, eçagut deçaçun arteo Guciz-Gora dela guiçonen erresumaren gainean nausi, eta nahi duqueenari ematen duela hura.
23. Aldiz manatua içan dena, lurrean utzia içan dadiela haren erroetaco çaina, erran nahi da çuhaitzarena; hori da çure erresuma gueldituco çaitzula, eçagutu duqueçun ondoan, ceruticacoa dela ahala.
24. Aria hortaz, erregue, çure gogaraco içan bedi ene errana: amoinez berreros çatzu çure bekatuac, eta beharren alderaco urricalpenez çure gaizquiac; Jaincoac beharbada barkaturen darozquitzu çure hobenac.
25. Horiec oro guerthatu citzaizcon Nabucodonosor erregueari.
26. Hamabi hilabetheren buruan, pasaieta çabilan Babilonaco jaureguian,
27. Eta erraten abiatu cen: Ez othe da hau Babilona handia, nic eguin dudana ene erresumaco jar-lekutzat, ene ahalaren indarrean eta ene ospearen distiragarri?
28. Eta hitza oraino erregueren ahoan celaric, minço bat jautsi cen cerutic: Nabucodonosor erreguea, hau çaic erraten: Hire erresuma berce baten burura iraganen duc hire ganic.
29. Eta guiçonen artetic iraiciren haute, eta aciendequin eta basabereequin içanen duc hire egoitza, eta idiac beçala janen duc belharra; eta çazpi ephe aldaturen dituc hire gainean, eçagut deçacan arteo, Guciz-Gora dela guiçonen erresuman nausi, eta berac nahi duenari emanen dioela hura.
30. Oren berean hitza bethe cen Nabucodonosorren gainean; eta guiçonen artetic iraicia içan cen, eta belharra jan çuen idiac beçala, eta ceruco ihinça çarioen haren gorphutzari, luçatu citzaizquioen arteo ileac arrano-hegatsac beçala eta behatzac hegastinenac iduri.