Danielen Profecia 4:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ni Nabucodonosor, descansuz nindagoen ene etchean, eta çorionean ene jaureguian:

2. Içatu dut laztu nauen amets bat; eta ene gogoetec ene ohean, eta ene buruco ikuspenec nahasi içan naute.

3. Eta erabaqui bat eçarri içan dut, ene aitzinera aguer citecen Babilonaco çuhur guciac, eta niri eman ceçatedan ametsaren arguitasuna.

4. Orduan sarthu dire aztiac, magoac, Caldearrac eta usnaguinac; erran diotet ene ametsa, eta ez darotade eman haren arguitasuna,

5. Ene aitzinera sar çadien arteo Daniel ene laguna, ceina Baltasar deitzen baita ene Jaincoaren icenaren arabera, eta ceinac bere baithan baitu jainco sainduen izpiritua; eta haren aitzinean erran dut ametsa.

6. Baltasar, asmaguinen buruçaguia, nola baitaquit nic çure baithan duçula jainco sainduen izpiritua, eta çuretzat ez dela ecin-barrenduzco segreturic; erradaçu cer diren nic ametsetan ikusi ditudan ikuspenac, eta cer erran nahi duten.

7. Ene buruco iduripena ene ohean: Ikusten nuen, eta hara çuhaitz bat lurraren erdian, eta gaitza cen haren goratasuna.

8. Çuhaitza handia eta hazcarra cen, eta haren lucetasunac uquitzen çuen cerua, eta iduri çuen hedatzen cela lur gucico bazterretaraino.

9. Hostoac cituen guciz ederrac, eta fruituz estalia cen; oroc jatecoa aurkitzen çuten hartan; haren azpian egoten ciren aciendac eta lar-abereac, eta haren adarretan çauden ceruco hegastinac, eta hartaric hazten ciren haraguidun guciac.

Danielen Profecia 4