18. Baldin ez balu ere nahi, jaquiçu, oi erregue ez ditugula ohoratzen çure jaincoac, ez-eta adoratzen alchatu duçun urhezco guiçamoldea.
19. Orduan Nabucodonosor errabiaz bethe cen, eta haren beguitharteco itchura ifrenciatu cen Sidraquen, Misaquen, eta Abdenagoren gainean, eta manatu çuen bero ceçaten labea, berotzen ohi cenetic çazpitan guehiago.
20. Eta bere armadaco guiçonic hazcarrenei manatu cioten, arthic cetzazten Sidrac, Misac eta Abdenago, çangoac estecaturic labe gorritura.
21. Eta berehala guiçon horiec labe gorritura arthiquiac içan ciren beren galça, buruco, oinetaco eta soinecoequin;
22. Ecen premiacorra cen erregueren manua; labea berriz, gogorqui cen kaldatua. Hargatic Sidrac, Misac eta Abdenago arthiqui cituzten guiçon hequiec, hilac içan ciren suco garraz.
23. Hirur guiçon hauquiec berriz, erran nahi da Sidrac, Misac eta Abdenago, estecatuac erori ciren labe gorrituaren erdira.
24. Eta garraren erdian baçabilçan, Jaincoa laudatuz eta benedicatzen çutelaric Jauna.
25. Açariasec berriz, xutic gueldituric, hunela othoitz eguin çuen, eta suaren erdian ahoa idequiric erran çuen:
26. Benedicatua çare, gure arbasoen Jainco Jauna, eta çure icena laudagarria eta ospetsua da menderen mendetan;
27. Ceren çucena baitzare guri eguin darozquigutzun gucietan, eta cinac baitire çure eguinça guciac, eta çucenac çure bideac, eta eguiazcoac çure erabaquiac oro.
28. Alabainan erabaqui bidezcoac bethe ditutzu, gure gainera eta gure arbasoen hiri saindu Jerusalemeren gainera jautsaraci ditutzun gaitz gucietan; ecen eguian eta çucembidean erakarri ditutzu hequiec oro gure bekatuen ariaz.
29. Alabainan bekatu eguin dugu, eta tzarqui ibili gare çure ganic urrunduz, eta orotan huts eguin dugu;
30. Eta çure manamenduac ez ditugu ençun, ez-eta beguiratu, ez-etare bethe, manatu cinarocun beçala, guretzat içan çadien ongui.
31. Gure gainera jautsaraci ditutzun gaitz guciac beraz, eta guri eguin darozquigutzunac oro, eguiazqui çucembidean eguin ditutzu,
32. Eta arthiqui gaituçu gure etsai gaixto, guciz tzar eta legue-hausleen escuetara, eta lur guciaren gainean den erregueric makurrenaren eta gaixtoenaren escuetara.
33. Eta orai ecin idec deçaquegu ahoa, eta bilhacatu gare çure cerbitzarien eta adoratzen çaituztenen ahalquea eta laidoa.
34. Othoi, çure icenaren ariaz ez begaitzatzu etsaiari bethicotzat arthic, eta ez urra çurequilaco batasuna.