28. Bainan ceruan bada Jainco bat, misterioac aguercen dituena, ceinac çuri, erregue Nabucodonosor, erakutsi baitarozquitzu azquen demboretan ethorcecoac diren gauçac. Hunelacoac dire çure ametsa eta çure buruco ikuspen ohean içan ditutzunac:
29. Çu, oi erregue, çure ohean gogoeta abiatu çare, oraico gauça hauquien ondoan cer den guerthatuco; eta misterioac aguercen dituenac erakutsi darozquitzu ethorcecoac diren gauçac.
30. Niri ere segretu hori aguertua içan çait, ez çuhurciaz, hura ene baithan handiagoa delacoan bici diren berce gucietan baino; bainan segretu horren arguitzapena, gauça agueria eguin dadien erreguerençat, eta eçagut detzatzun çure izpirituco asmuac.
31. Çuc, oi erregue, ikusten cinduen, eta hara guiçamolde handi bat beçala; guiçamolde handi eta irazqui gaitzeco hura xutic çagoen çure aitzinean, eta lazgarria cen haren beguiratzea.
32. Guiçamolde haren burua cen urhe ederrenetic; bulharrac berriz eta besoac cilharrez; aldiz, sabela eta ixterrac cobrez;
33. Çangarrac berriz, burdinaz; oinen pharte bat cen burdinaz, berce bat berriz, buztinez.
34. Horrela ikusten cinduen, harri bat menditic ambildu cen arteo nihoren escuac igorri gabe; eta guiçamoldea jo çuen burdinazco eta buztinezco oinetan, eta xehacatu cituen.
35. Orduan bardin phorroscatuac içan ciren burdina, buztina, cobrea, cilharra eta urhea, eta herraustuac lastoa udan larrainean beçala; haiceac eraman cituen eta nihon etzen kausitu hequietaric; guiçamoldea jo çuen harria mendi handi bat bilhacatu cen, eta bethe çuen lurra oro,
36. Hori da ametsa; arguipena ere erranen dugu çure aitzinean, oi erregue.
37. Çu çare erregueen erregue; eta ceruco Jaincoac eman içan darozquitzu erresuma, indarra, nausitasuna eta ospea,
38. Eta guiçonen umeac eta lurreco abereac daudecen toqui guciac; ceruco hegastinac ere escura eman darozquitzu, eta çure nausitasunaren azpian eçarri ditu gauça guciac: çu çare beraz urhezco burua.
39. Eta çure ondotic jaiquico dire berce erresuma bat, çurea baino xumeagoa, cilharrezcoa; eta hirugarren erre-suma bat, cobrezcoa, lur guciari manatuco duena.
40. Eta laugarren erresuma bat içanen da burdina iduri. Nola burdinac oro xehatzen eta cebatzen baititu, hala xehaturen eta herrausturen ditu guciac.