Danielen Profecia 2:27-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Eta erregueren aitzinean ihardestean, Danielec erran çuen: Çuhurrec, magoec, aztiec, usnaguinec ecin aguer dioçoquete erregueri erreguec galdatzen duen misterioa.

28. Bainan ceruan bada Jainco bat, misterioac aguercen dituena, ceinac çuri, erregue Nabucodonosor, erakutsi baitarozquitzu azquen demboretan ethorcecoac diren gauçac. Hunelacoac dire çure ametsa eta çure buruco ikuspen ohean içan ditutzunac:

29. Çu, oi erregue, çure ohean gogoeta abiatu çare, oraico gauça hauquien ondoan cer den guerthatuco; eta misterioac aguercen dituenac erakutsi darozquitzu ethorcecoac diren gauçac.

30. Niri ere segretu hori aguertua içan çait, ez çuhurciaz, hura ene baithan handiagoa delacoan bici diren berce gucietan baino; bainan segretu horren arguitzapena, gauça agueria eguin dadien erreguerençat, eta eçagut detzatzun çure izpirituco asmuac.

31. Çuc, oi erregue, ikusten cinduen, eta hara guiçamolde handi bat beçala; guiçamolde handi eta irazqui gaitzeco hura xutic çagoen çure aitzinean, eta lazgarria cen haren beguiratzea.

32. Guiçamolde haren burua cen urhe ederrenetic; bulharrac berriz eta besoac cilharrez; aldiz, sabela eta ixterrac cobrez;

33. Çangarrac berriz, burdinaz; oinen pharte bat cen burdinaz, berce bat berriz, buztinez.

34. Horrela ikusten cinduen, harri bat menditic ambildu cen arteo nihoren escuac igorri gabe; eta guiçamoldea jo çuen burdinazco eta buztinezco oinetan, eta xehacatu cituen.

35. Orduan bardin phorroscatuac içan ciren burdina, buztina, cobrea, cilharra eta urhea, eta herraustuac lastoa udan larrainean beçala; haiceac eraman cituen eta nihon etzen kausitu hequietaric; guiçamoldea jo çuen harria mendi handi bat bilhacatu cen, eta bethe çuen lurra oro,

36. Hori da ametsa; arguipena ere erranen dugu çure aitzinean, oi erregue.

Danielen Profecia 2