Danielen Profecia 2:15-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta hura baitzen erregueren ganic escu hori içatu çuena, Danielec galdeguin çaroen cer ariaz erregueren ahotic ilki citaqueen erabaqui bat horrembat dorphea. Beraz Arioquec Danieli erran cionean gauça,

16. Daniel aguertu cen erregueren aitzinera, eta othoiztu çuen eman cioçon astia arguitasunaren eguiteco.

17. Eta bere etchera sarthuric, eguitecoa erran cioten bere lagunei, Ananiasi, Misaeli eta Açariasi,

18. Ceruco Jaincoaren ganic urricalpen escatzeco gauça itsu horren gainean, eta Daniel eta bere lagunac etzitecen gal Babilonaco berce çuhurrequin.

19. Orduan misterio hori gauaz aguertua içan citzaioen Danieli ikuspen batez; eta Danielec benedicatu çuen ceruco Jaincoa,

Danielen Profecia 2