Danielen Profecia 2:14-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Orduan Danielec legue eta erabaqui hori cer ciren galdatu çaroen Arioqui, armadaco buruçaguiari, ceina ilkia baitzen Babilonaco çuhurren hilaraztera.

15. Eta hura baitzen erregueren ganic escu hori içatu çuena, Danielec galdeguin çaroen cer ariaz erregueren ahotic ilki citaqueen erabaqui bat horrembat dorphea. Beraz Arioquec Danieli erran cionean gauça,

16. Daniel aguertu cen erregueren aitzinera, eta othoiztu çuen eman cioçon astia arguitasunaren eguiteco.

17. Eta bere etchera sarthuric, eguitecoa erran cioten bere lagunei, Ananiasi, Misaeli eta Açariasi,

18. Ceruco Jaincoaren ganic urricalpen escatzeco gauça itsu horren gainean, eta Daniel eta bere lagunac etzitecen gal Babilonaco berce çuhurrequin.

19. Orduan misterio hori gauaz aguertua içan citzaioen Danieli ikuspen batez; eta Danielec benedicatu çuen ceruco Jaincoa,

20. Eta hunela minçatu cen: Benedicatua içan bedi Jaunaren icena egundainotic eta egundainora, ceren çuhurcia eta indarra harenac baitire.

21. Harec aldatzen ditu demborac eta mendeac, kencen eta eçarcen erresumac, çuhurrei ematen çuhurcia, eta arguituac direnei jaquitatea.

22. Harec aguercen ditu gauça barrenac eta gordeac, eta eçagutzen ilhumbeetan daudecenac, eta harequin da arguia.

23. Çuri, gure arbasoen Jaincoa, darotzut aithor bihurcen, eta laudatzen çaitut, ceren daroztatzun eman çuhurcia eta indarra, eta orai daroztatzun erakutsi galdatu darozquitzugunac, ecen aguertu darocuçu erreguec nahi duen gauça.

Danielen Profecia 2