1. Nabucodonosorren erreguetasuneco bigarren urthean, Nabucodonosorrec içatu çuen amets bat eta laztu cen haren izpiritua, eta burutic goan citzaioen bere ametsa.
2. Bada, erreguec manatu çuen, bilaraz cetzazten aztiac, magoac, gaizquinac eta Caldearrac, erregueri errateco cer amets içan çuen. Hauquiec ethorri cirenean, aguertu ciren erregueren aitzinera.
3. Eta erreguec erran çaroten: Ikusi dut amets bat, eta izpiritua nahasia içanez, ez daquit cer ikusi dudan.
4. Eta Caldearrec siriaraz ihardetsi cioten erregueri: Oi erregue, menderen mendez bici çaite; çure cerbitzariei erroçute çure ametsa, eta emanen dugu haren arguipena.
5. Eta ihardestean erreguec erran cioten Caldearrei: Gauça burutic goan çait; baldin ez badarotaçue erraten cer amets içan dudan eta cer erran nahi duen, galduco duçue bicia, eta çuen etcheac salceco oihu eguinac içanen dire.