Danielen Profecia 14:38-41 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

38. Eta jaiquiric, Danielec jan çuen. Berriz, Jaunaren aingueruac berehala bihurtu çuen Habacuc bere toquira.

39. Çazpigarren egunean beraz, erregue ethorri cen Danielen deithoratzera; eta cilhora goan, eta barnera beguiratu çuen; eta hara Daniel jarria çagoela lehoinen erdian.

40. Eta erreguec oihu min bat eguin çuen, cerralaric: Handia çare, Danielen Jainco Jauna. Eta lehoin-cilhotic atheratu çuen.

41. Aldiz, cilhora arthicaraci cituen Daniel galdu nahi içan çutenac, eta  aphur batez iretsiac içan ciren haren aitzinean.

Danielen Profecia 14