Danielen Profecia 13:29-44 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Eta populuaren aitzinean erran çuen: Igorraçue Susanaren, Helciasen alabaren, Joaquinen emaztearen bilha. Eta igorri çuten berehala.

30. Eta ethorri cen bere burhaso, haur eta ahaide guciequin.

31. Bada, Susana hainitz cen pinça eta beguithartez ederra.

32. Eta guiçatzar hequiec manatu çuten aguer ceçan beguithartea (ecic estalia çaducan), hala bederen ale citecen haren edertasunaz.

33. Haren ahaide eta eçagun guciac nigarrez çauden beraz.

34. Xutituric, berriz, populuaren erdian, bi çaharrec escuac eçarri cituzten haren buruaren gainean.

35. Harec nigarrez beguiratu çuen cerurat; ecen haren bihotzac Jauna baithan çaducan bere ustea.

36. Eta çaharrec erran çuten: Sagardian guinabilçalaric bakarric, hau sarthu da bi nescatchequin; hersi ditu atheac, eta bere ganic igorri ditu nescatchac.

37. Eta gordea çagoen muthil gazte bat ethorri çaio, eta hunequin etzan da.

38. Gu berriz, nola sagardi çoko batean baiquinen, ikusiric tzarqueria, gainera laster eguin diotegu, eta ikusi ditugu elkarrequin kutsatzen.

39. Eta ecin iduqui dugu muthila, gu baino hazcarragoa celacoz; eta atheac idequiric, camporat jauci da.

40. Huni ordean, atzeman dugunean galdatu diogu, nor cen muthil hura, eta ez darocu erran nahi içan: gauça hortaz lekuco gare.

41. Çaharrac eta populuaren juieac ciren beçala, osteac sinhetsi cituen, eta hilcera condenatu çuten Susana.

42. Susanac berriz, goraqui oihu eguin eta erran çuen: Jainco bethierecoa, gauça gorde gucien eçagutlea, eguin ditecen baino lehen gauça oroz jaquinsun çarena;

43. Çuc badaquiçu gueçurrezco lekucotasuna ekarri dutela ene contra; eta huna non hilcen naicen, hauquiec ene contra gaixtoqui asmatu dituztenetaric deusere eguin ez dudan arren.

44. Jaunac aldiz ençun çuen haren minçoa.

Danielen Profecia 13