22. Susanac auhenequin erran çuen: Athecac ditut alde orotaric; ecen hori eguinen badut, heriotzea da enetzat; eguitea ez badut berriz, ez naiz çuen escuei itzurico.
23. Bainan enetzat hobe da, gaizquiric eguin gabe çuen escuetarat erorcea, Jaunaren aitzinean bekatu eguitea baino.
24. Eta Susanac deihadar eguin çuen: aldiz çaharrec ere haren contra oihu eguin çuten.
25. Eta batec laster eguin çuen sagardico athera, eta idequi çuen.
26. Etcheco sehiec beraz oihua aditu çutenean sagardian, guibeleco athetic lasterca sarthu ciren, cer cen ikusteco.
27. Bainan çaharrac minçatu cirenean, sehiac harrituac guelditu ciren, ceren ez baitzen egundaino horrelaco solasic Susanaz aiphatu. Eta eguin cen biharamuna.
28. Eta populua Joaquinen, haren senharraren etchera ethorri cenean, bi çaharrac ere ethorri ciren, Susanaren contra asmu tzarrez betheac, haren hilarazteco.
29. Eta populuaren aitzinean erran çuen: Igorraçue Susanaren, Helciasen alabaren, Joaquinen emaztearen bilha. Eta igorri çuten berehala.
30. Eta ethorri cen bere burhaso, haur eta ahaide guciequin.
31. Bada, Susana hainitz cen pinça eta beguithartez ederra.
32. Eta guiçatzar hequiec manatu çuten aguer ceçan beguithartea (ecic estalia çaducan), hala bederen ale citecen haren edertasunaz.
33. Haren ahaide eta eçagun guciac nigarrez çauden beraz.
34. Xutituric, berriz, populuaren erdian, bi çaharrec escuac eçarri cituzten haren buruaren gainean.
35. Harec nigarrez beguiratu çuen cerurat; ecen haren bihotzac Jauna baithan çaducan bere ustea.
36. Eta çaharrec erran çuten: Sagardian guinabilçalaric bakarric, hau sarthu da bi nescatchequin; hersi ditu atheac, eta bere ganic igorri ditu nescatchac.
37. Eta gordea çagoen muthil gazte bat ethorri çaio, eta hunequin etzan da.