20. Huna, sagardico atheac hersiac dire, eta nihorc ez gaitu ikusten, eta gu çure guticiaz hartuac gare; hargatic eror çaite gure nahira, eta eguiçu gurequilacoa.
21. Baldin ez bacindu nahi, lekucotasun atheratuco dugu çure contra çurequin bacela guiçon-gazte bat, eta aria hortaz çure ganic igorri ditutzula nescatchac.
22. Susanac auhenequin erran çuen: Athecac ditut alde orotaric; ecen hori eguinen badut, heriotzea da enetzat; eguitea ez badut berriz, ez naiz çuen escuei itzurico.
23. Bainan enetzat hobe da, gaizquiric eguin gabe çuen escuetarat erorcea, Jaunaren aitzinean bekatu eguitea baino.