1. Persiarren erreggue Ciroren hirugarren urthean, Danieli, icengoitiaz Baltasarri, aguertua içan citzaioen solas bat, solas eguiazco eta indar handicoa. Eta ardietsi çuen solasa, ecen ikuspenean aditza behar da.
2. Egun hequietan, ni Daniel nigarrez egon nincen hirur astez.
3. Ez nuen jan goçoa çuen oguiric; eta etzen ez haraguiric ez arnoric ene ahoan sarthu, eta gançugailuz ere ez nincen gançutu, hirur asteetaco egunac bethe arteo.
4. Bada lehen hilabetheco hogoi eta laugarren egunean, Tigrisa deitzen den hibai handiaren bazterrean nincen.
5. Eta beguiac goititu, eta ikusi nuen: eta hara guiçon bat liho-oihalez jauncia, eta urhe ederreneticaco guerrico batez tincatua çuen guerria.
6. Eta haren gorphutza crisolita beçalacoa cen, eta haren beguitharteac simistaren itchura çuen, eta haren beguiec argui bicia iduri çuten; eta haren beloec eta beheiti oinetarainocoec cobre kaldatuaren itchura beçala çuten; eta haren hitzetaco minçoac iduri çuen oste baten burrumba.