11. Çuc halaber çure batasuneco odolaz atheratu ditutzu çure gathibuac ur gabeco putzutic.
12. Hazcargailura bihur çaitezte, phesquiçaren gathibuac; bihurturen darozquitzuet egun bikunca aguincen darozquitzuedan onac.
13. Ceren arrambela beçala ene escuan hedatu dut Juda, eta bethe dut Efraimen arrambela; eta, oi Sion, çure semeac jauçaraciren ditut hire semeen gainera, oi Grecia; eta eçarriren çaitut hala-nola hazcarren ezpata.
14. Eta hequien gainera aguerturen da Jainco Jauna, eta simista beçala ilkiren da haren guecia; eta Jainco Jaunac durrundaraciren du turuta, eta hegoa-xirimolan goanen da.
15. Armadetaco Jaunac gueriçaturen ditu; eta iretsiren dituzte etsaiac, eta habalaco harriez cebaturen dituzte; eta hequien odolaz arnoz beçala dire hordituren, eta betheco dire hala-nola sacrificioetaco xatac eta aldareco adarrac.
16. Eta beren Jainco Jaunac salbaturen ditu egun hartan bere populuco arthaldea beçala; aria hortaz harri sainduac landatuac içanen dire haren lurrean.
17. Ecen cer da haren ona, eta cer da haren ederra, baicic-ere hautetsien oguia, eta birjinac sorrarazten dituen arnoa?