1. Jaunaren hitzaren sortha, Hadraqueco eta Damasco lurraren gainera jautsico dena; ceren Jaunaren beguia guiçonaren eta Israelgo leinu gucien gainean baitago.
2. Emath ere, eta Tir, eta Sidon barne dire hortan, çuhurcia handiaren keac dituelacoz hartu.
3. Hazcargailuac alchatu ditu Tirrec bere inguruan, eta metatu du cilharra lurra beçala, eta urhea carriquetaco lohia beçala.
4. Huna hartaz nausitzera dohala Jauna, eta itsasoan joco du haren indarra, eta suz içanen da errea.