Çacariasen Profecia 12:3-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta egun hartan içanen da, populu guciei emanen diotedala Jerusaleme sortha harritzat; eta hura alchatuco duten guciac sarrasquiz larruturen dire; eta haren contra bilduren dire lurreco erresuma guciac.

4. Egun hartan, dio Jaunac, harriduraz joco dut çaldia eta buruco jauzcuraz haren gainecoa; eta Judaco etchearen gainera çabalduren ditut beguiac, eta itsuturen ditut populuen çaldi guciac.

5. Eta Judaco buruçaguiec beren bihotzean erranen dute: Jerusalemdarrec indar aurki beçate armadetaco Jauna baithan, beren Jaincoa baithan.

6. Egun hartan eçarriren ditut Judaco buruçaguiac, hala-nola su-uncia egur-pean, hala-nola çuci bicia belhar-pean; eta ezquerrerat eta escuinerat iretsico dituzte populu guciac inguruan; eta Jerusaleme berriz betheco da egoiliarrez, bere leheneco toqui berean.

Çacariasen Profecia 12