Apokalipsia 17:6-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta ikus neçan emaztea sainduén odolaz, eta Iesusen martyroén odolaz horditua, eta hura ikussiric, mireste handiz mirets neçan.

7. Eta erran cieçadan Aingueruäc, Cergatic miresten duc? nic erranen drauat emaztearen, eta hura ekarten duen bestia çazpi burutacoaren eta hamar adarretacoaren mysterioa.

8. Ikussi vkan duán bestiá, içan duc, eta eztuc guehiagoric: eta igaiteco duc abysmetic, eta perditionetara ioaiteco: eta miretsiren dié lurreco habitantéc (ceinén icenac ezpaitirade scribatuac vicitzeco liburuän munduaren hatseandanic) dacussatenean bestiá, cein baitzén, eta ezpaita, eta alabaina baita.

9. Hemen da adimendu sapientia duena. Çazpi buruäc, çazpi mendiac dirade ceinén gainean emaztea iarria baita.

10. Eta regueac çazpi dirade: borzac erori dirade, eta bat bada, bercea ezta oraino ethorri: eta dathorrenean behar du harc dembora appurbat egon.

Apokalipsia 17