1. Ikusi nuen Jauna aldarearen gainean xutic, eta erran çuen: Jo athe-erroa, eta kordoca beitez athaburuac; ecen oroc buruan dute jaramanqueria, eta ezpataz hilen dut horietaric azquena; ez da horiençat ihesbideric. Goanen dire ihes, eta ihes eguinen dutenetaric, bat ez da itzurico.
2. Ifernuraino jauts baleitez ere, handic ene escuac athera letzazque; eta ceruraino igan baleitez, handic beheiti herresta netzazque.
3. Eta Carmelgo cascoan gordeac balaudeci, bilhaturic athera netzazque handic; eta ene beguietaric itsas-ondarretan gorde baleitez, han mana nioçoque sugueari eta asic letzazque.