Amosen Profecia 6:3-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Çorigaitz çuei, egun gaixtoraco bereciac çaretenei, eta tzarqueriaco tronuari hurbilcen çaretenei;

4. Bolizco oheetan lo eguiten duçuenei, eta çuen etzauncetan goçoqui çabalcen çaretenei; arthaldetic bildotsa eta abereetaric aratche goria jaten duçuenei;

5. Maniurrarequin batean cantuz çaudeztenei; çuen buruac, Dabid beçain musicari ederrac daduzcatzuenei;

6. Arnoa basoca edaten, eta çuen buruac gançugailu hoberenez gançutzen ditutzuenei, eta Josepen hesturari sorhaio çaudeztenei!

7. Aria hortaz desherrituren dire orai desherritzera dihoacenen buruan, eta atseguinquerietan balsatzen cen andana kendua içanen da.

8. Jainco Jaunac cin eguin du bere buruaz, armadetaco Jainco Jaunac erran du: Hastio dut Jacoben hampurustasuna, higüin ditut haren jaureguiac, eta hiria bere egoiliarrequin etsaiari arthiquiren diot.

9. Hamar guiçon guelditu balire etche batean, hequiec ere hil laizteque.

10. Eta hauçoac hartuco ditu eta erreco, etchetic heçurren eramatecotzat. Eta etche-çokoan guelditu denari erranen dio: Bada oraino çutaz berceric?

Amosen Profecia 6