10. Eta ez dute jaquin çucen cenaren eguiten, dio Jaunac, beren etcheetan molçatzen cituztelaric gaixtaqueria eta ohoinqueriac.
11. Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Lurra hersatua eta inguratua içanen da; kendua içanen çaitzu çure indarra, eta larrutuac içanen dire çure hiriac.
12. Hau dio Jaunac: Nola arçain batec lehoinaren ahotic athera bailetzazque bi ixter edo beharri moca bat, hain nequez atheraco dire Israelgo semeac, Samarian daudenac ohe-çokoan, edo Damasco-etzauncetan.
13. Adi çaçue eta lekucotasun athera Jacoben etchean, dio armadetaco Jainco Jaunac;