5. Eta trencaturen dut Damasco haga, eta iraiciren ditut hango egoiliarrac Idolaren celhaietic, eta manamenduco makila daducana atseguinetaco etchetic; eta Siriaco populua desherritua içanen da Cirenera, dio Jaunac.
6. Hau dio Jaunac: Gaçac eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut aldatuco ene erabaquia; ceren oro gathibu eraman eta Idumean hersi baitituzte.
7. Eta bidalico dut sua Gaçaco harrasien barnera, eta erreco ditu hango etcheac.