Amosen Profecia 1:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Amosen hitzac, Amos Thecueco arçainetaric baitzen, Israelen gainean içatu çuen ikuspenaz, Judaco erregue Ociasen egunetan, eta Israelgo erregue Jeroboam Joasen semearen egunetan, bi urthe lur-ikara baino lehen.

2. Eta erran çuen: Siondic orroa eguinen du Jaunac, eta Jerusalemetic adiaracico du bere minçoa; nigarrez baratu dire arçainen alhapide ederrac, eta agortu da Carmelen cascoa.

3. Hau dio Jaunac: Damasec eguin dituen hirur eta lau gaixtaquerien ondoan, ez dut aldatuco ene erabaquia; ceren burdinazco orguen azpian xehacatu baitute Galaad.

4. Eta sua bidalico dut Açaelen etchera, eta erreco ditu Benadaden etcheac.

Amosen Profecia 1