11. Eta hequietaric, erran nahi da çur usaindunetaric erreguec mailac eguin cituen Jaunaren etchean eta erregue-etchean, eta cantariei ere guitarrac eta maniurrac; eta halaco çuhamuric ez da egundaino Judaco lurrean ikusi.
12. Erregue Salomonec berriz, Sabaco erreguinari eman çarozquien nahi içan eta galdatu cituenac oro, eta harec ekarri içan çarozquienac baino hainitz guehiago. Eta erreguina bere cerbitzariequin itzuli cen bere lurrera.
13. Bada, erregue Salomoni urthe oroz ekarcen çaroeten urheac baçuen sei ehun eta hirur hogoi eta sei talendu urhezcoen hazta,