8. Salomonec orduan eguin çuen beraz çazpi egunez besta, eta harequin batean Israel guciac, bilku gaitzac, Ematheco sarcetic Eguiptoco errecarainotic ethorriac.
9. Eta çorcigarren egunean eguin çuen baldarnaren besta, aldarearen consecracionea eguin çuelacoz çazpi egunez, eta çazpi egunez besta-burua celebratu.
10. Beraz çazpigarren hilabetheco hogoi eta hirugarren egunean, populuac igorri cituen beren olhetara, atseguinez eta bozcarioz betheac Jaunac Dabidi, Salomoni eta Israelgo bere populuari eguin ciozcaten onguiez.
11. Salomonec osatu cituen Jaunaren etchea, erregue-etchea eta bere gogoan hartu cituen guciac eguiteco Jaunaren temploan eta bere jaureguian, eta orotan çorion içan çuen.
12. Bada, gabaz Jauna aguertu citzaioen, eta erran çaroen: Ençun içan dut çure othoitza, eta leku hau enetzat hautatu dut sacrificioco etchetzat.
13. Baldin hersten badut cerua eta uriric ez bada erorcen, manatzen eta igorcen baditut xartalac lurraren iresteco, eta ene populura bidalcen badut içurritea;