1. Amasias hogoi eta borz urthetan cen erreguinatzen abiatu cenean, eta hogoi eta bederatzi urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama deitzen cen Joadan Jerusalemecoa.
2. Onguia eguin çuen Jaunaren aitzinean, ez bizquitartean bihotz osoqui garbiarequin.
3. Eta iduritu citzaioenean bere erreinua gothortua, cinçurrac eguinaraci çaroezten haren aita erreguea hil çuten cerbitzariei.
4. Bainan hequien semeac etzituen hilaraci, iscribatua denaren arabera Moisen legueco liburuan, ceinetan Jaunac manatu baitu, dioelaric: Aitac ez beitez hil semeen gatic, ez-eta semeac beren aiten gatic; bainan bat bedera bere bekatua gatic hil bedi.