6. Erran çuen: Gure arbasoen Jainco Jauna, çu çare ceruco Jaincoa eta jendaqui gucien erresumetaco nausia; çure escuan dira indarra eta ahala, eta nihorc çuri buru eguin ez deçaque.
7. Gure Jaincoa, ez othe ditutzu çuc Israelgo çure populuaren aitzinean hil lur huntaco egoiliarrac, eta hau bethicotzat eman çure adisquide Abrahamen ondoregoari?
8. Eta huntan egoitza eguin dute, eta hemen çure icenari saindutegui bat alchatu dute, ciotelaric:
9. Baldin gure gainera erorcen badira gaitzac, juiamenduco ezpata, içurritea eta gosetea, çure aitzinean jarrico gare etche huntan, ceinetan çure icena deithua baita; eta gure atsecabeetan çuri eguinen darotzugu deihadar, eta ençunen eta itzurraraciren gaituçu.