8. Eta botheretsu da Iaincoa gratia guciaren çuetan abunda eraciteco: gauça gucietan bethiere sufficientia gucia duçuelaric, obra on orotara abundos çaretençát:
9. Scribatua den beçala, Distribuitu eta eman vkan draue paubrey: haren iustitiá dago seculacotz.
10. Bada hacia ereilleari fornitzen draucanac, ogui-ere iateco diçuela, eta multiplica deçala çuen hacia, eta çuen iustitiaren fructuac augmenta ditzala:
11. Gauça gucietan abrasturic abundos çaretençát simplicitate orotara, ceinec eguiten baitu guçaz esquerrac eman daquizquión Iaincoari.
12. Ecen oblatione hunen administrationeac eztu sainduén necessitatea supplitzen solament, baina abundatzen-ere badu anhitzec Iaincoari esquerrac drauzquioten becembatean:
13. (Aiuta hunen phorogança hunez Iaincoa glorificatzen dutela çuen gogo batetaco suiectionearen gainean Christen Euangeliora, eta çuen hetaraco eta gucietaraco communicatione promptoaren gainean)