15. Eta niçaz den becembatean guciz gogotic despendaturen dut eta despendaturen naiz çuen arimacgatic: çuec hambat eta guehiago maite çaituztedalaric, gutiago onhetsia banaiz-ere.
16. Baina biz, nic etzaituztedan cargatu vkan: ordea sotil içanez, fineciaz hartu vkan çaituztet.
17. Çuetara igorri vkan ditudanetaric batez-ere pillatu vkan çaituztet?
18. Othoitz eguin draucat Titeri, eta harequin igorri vkan dut anayebat: ala pillatu vkan çaituztez Titec? ezgara Spiritu batez ebili ican? ezgara hatz ber-batez ebili içan?
19. Berriz vste duçue ecen gure buruäc excusatzen ditugula çuec baithara? Iaincoaren aitzinean, Christean minço gara: baina gauça hauc gucioc, gucizco maiteác, çuen edificationeagatic.