1. Bada, guerthatu cen horiez gueroz, Dabidec jo cituela Filistindarrac, eta aphaldu cituen, eta Dabidec Filistindarren escutic kendu çuen cergaren lokarria.
2. Eta jo cituen Moabitarrac, eta lurrean etzanaraciric soka batez neurtu cituen; neurtu cituen bi soka, bat hilceco, eta bercea biciric uzteco. Eta Moab eguina içan cen Dabiden cerbitzari cergaren azpian.
3. Eta Dabidec Adarecer, Errohoben semea, Sobaco erregue, jo çuen, goan içan cenean Ufrataco ibaiaren gainean bere nausitasunaren hedatzera.
4. Eta haren aldecotaric harturic hamaçazpi ehun çaldizco eta hogoi mila oinezco, Dabidec çainac ebaqui ciozcaten orguetaco çaldi guciei; bainan hequietaric beguiratu cituen ehun orga-laster.
5. Damaseco Siriarrac ere ethorri ciren lagunça ekarcera Sobaco erregue Adarecerri; eta Dabidec Siriarretaric jo cituen hogoi eta bi mila guiçon.