26. Çure icena bethi guciraino içan dadiençat handietsia, eta errana içan dadien: Armadetaco Jauna da Israelgo Jaincoa. Eta çure cerbitzari Dabiden etchea Jaunaren aitzinean gothor egonen da,
27. Ceren çuc, armadetaco Jauna, Israelgo Jaincoa, jaquinsun eguin baituçu çure cerbitzariaren beharria, erranez: Etche bat eguinen darotzut. Horren gatic çure cerbitzariac kausitu du bere bihotza, çuri othoitz huntaz othoitz eguiteco.
28. Orai beraz, Jainco Jauna, Jaincoa çare, eta çure hitzac içanen dira eguiac; ecen çuc erran diozcatzu gauça on horiec çure cerbitzariari.
29. Has çaite beraz eta benedica çaçu çure cerbitzariaren etchea, bethi gucian çure aitzinean içan dadien; ceren çu minçatu baitzare, Jainco Jauna, eta çure benedicioneaz benedicatua içanen baita egun eta bethi çure cerbitzariaren etchea.