2 Erregueac 7:14-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Ni içanen natzaio aitatzat, eta hura semetzat içanen çait cerbait eguiten badu gaizqui, gaztigaturen dut guiçon açoteaz, eta guiçasemeen çauriez.

15. Bainan ene urricalpena ez diot kenduco, kendu içan diodan beçala Sauli, ceina iraici baitut ene beguietaric.

16. Eta gothor içanen dira çure etchea eta çure erresuma bethi guciraino çure beguien aitzinean, eta çure tronua bethi gogor egonen da.

17. Hitz horien ororen arabera, eta aguerpen horren guciaren arabera, hola minçatu cen Nathan Dabidi.

18. Bada, Dabid erreguea sarthu eta jarri cen Jaunaren aitzinean, eta erran çuen: Nor naiz ni, Jainco Jauna, eta cer da ene etchea, çuc hunen gora alchatu bainauçu?

19. Bainan hori ere guti iduritu çaitzu beguietan, oi Jainco Jauna, baldin minçatzen ez bacinen halaber çure cerbitzariaren etcheaz ethorquiçun gucico: ecen hori da Adamen leguea, oi Jainco Jauna.

20. Cer erran deçaque beraz Dabidec guehiago, çuri minçatzeco? Ecic, oi Jainco Jauna, badaquiçu nor den çure cerbitzaria.

21. Çure hiçaren gatic eta çure bihotzaren arabera eguin ditutzu sendagaila horiec, halaz non eçagutaraci baitiozcatzu çure cerbitzariari.

22. Horren gatic handietsia çare, Jainco Jauna, ceren ez baita çure iduricoric, ez-eta çutaz landan Jaincoric, gure beharriz aditu ditugun orotan.

23. Eta Israelgo çure populua beçalacoric non da lurraren gainean jendaqui bat, ceina gatic Jaincoa goan baita hura bere populutzat berrerostera, eta bere icenaren aiphutan eçarcera, eta hequiei eguitera sendagailac eta gauça ikaragarriac lurraren gainean, çure populuaren aitzinean, ceina atheratu baituçu Eguiptotic, hango jende eta jaincoa ganic?

2 Erregueac 7