13. Dabidec ihardetsi çuen: Ederqui; çurequin adisquidança eguinen dut; bainan gauça bat galdatzen darotzut, diodalaric: ez duçu ene beguithartea ikusico, erakar deçaçun artean Micol Saulen alaba; eta hola ethorrico çare eta ikusico nauçu.
14. Eta Dabidec berri-eramaileac igorri ciozcan Isbosethi, Saulen semeari, cioelaric: Bihur darotaçu Micol ene emaztea, ezconçaz içatu dudana Filistindarren ehun buztan-moco truc.
15. Isbosethec igorri çuen beraz haren bilha, eta kendu cioen bere senhar Phaltieli, Laisen semeari.