1. Hauquiec dira, berriz, Dabiden azquen hitzac. Erran du Dabidec, Isairen semeac, erran du guiçonac, Jacoben Jaincoaren cristo eçarria içatu denac, Israelgo maniurrari handiac:
2. Jaunaren izpiritua ene ahoz minçatu da, haren hitzac ene mihian içatu dira.
3. Israelgo Jaincoa minçatu çait, Israelgo hazcarrac erran darot: Çucentasunean eta Jaincoaren beldurrean erreguina bedi guiçonen gainean erreguinatzen dena.
4. Iduri argui-beguia, iguzquia jaiquitzen denean, goicean lanhoric gabe dirdiratzen du, uritean lurretic sorcen den belharra du iduri.
5. Ene etchea Jaincoa baithan etzen hambatecoa, Jaunac enequin eguin ceçançat patu bat bethierecoa, gucien artean sendoa eta ecin kordocatua. Ecen hura içan da ene gueriça gucia, eta ene nahia; eta nahicunderic ez dut içan, burutu ez dudanic.