1. Bada, Joabi berria ekarri cioten erregue nigarrez eta bere semearen deithoratzen hari cela;
2. Eta egun haren garhaicia populu guciari deithoretara bihurtu citzaioen; ecen populuac aditu çuen erraten egun hartan: Erregue bere semearen minez dago.
3. Eta populua egun hartan baztertu cen hirira sarceco, hala-nola garhaitua eta gudutic ihes dohan populu bat bazterca itzulcen baita.
4. Bizquitartean erreguec burua estali çuen eta heiagoraca erraten çuen: Ene seme Absalom, Absalom, ene semea, ene semea!
5. Bada Joab etchera erregueren gana sarthuric, erran çuen: Ahalquea eman dioçu egun çure cerbitzari gucien beguitharteari, salbatu dituzten ondoan çure bicia, çure seme alaben bicia, çure emazteen bicia, çure ohaideen bicia.